HISTORIA

Euskadiko Errugbi Federazioa (EEF), Nafarroako Errugbi Federazioa (NEF) eta 64 Errugbiko Departamendu Batzordea (CD64), promoziozko materian erakunde aditu bezala eta Euskadi, Nafarroa eta Pirineo Atlantikoetako errugbiaren antolatzaile bezala, euskal errugbiarentzat, mugazgaindiko jarrera izango duen ekintza eremu bat ahalbidetuko duen prozesu estrategiko bat martxan jartzea adostu dute – euskal errugbia, hiru erakundeen eremuan ematen den kirol ekintza oro ulertuaz.

Proiektu honekin, era puntualean euskal errugbiko aktoreak garatzen dituzten mugazgaindiko ekintza ezberdinentazat ekintza eremu egonkor bat finkatu nahi da – federazio eta klubak, nagusiki -, eta EEF, NEF eta CD 64ak zuzentzen duten programa planifikatu eta estrukturatu batean sartzea lortu nahi da.

EEF, NEF eta CD 64ak elkarrekin daukaten proiektu honek, bere jatorria, errugbi ez profesionalaren txapelketa eta antolakuntza estrukturala, egungo bizitza arrunt, sozial eta ekonomikora moldatu behar izatea da, errekurtsoen gestio parametroak handiagotuz eta etxeko errugbia osatzen dutenen espektatibak beteaz.

Euskal Errugbiaren kudeaketa eta antolakuntza, EAE-n baita Nafarroan eta Aquitanian ere, muga administratibo eta geografikoengatik dago baldintzatuta eta estatu mailako federazioetatik hedatzen diren norabideak oinarrizko Kirol erreferentzia bezala, estatu mailako txapelketak bultzatzen dituzte, kirolari eta kluben espektatiba eta aukeretatik geroz eta urrutiago aurkitzen den modelo bat sustatzearen ondorioak kuestionatu gabe. Klubak estatu mailako txapelketetan parte hartzeko koste estrukturala mantentzeko geroz eta zailtasun gehiago dauzkate, eta kasu batzuetan gainera, Kirol profesionaleko jarrerak hartzen dituzte – fitxajeak, jokalarien egoera irregularrak eta abar – klub eta modalitatearentzat dedikazio handia eskatzen du haien lan, formakuntza eta behar pertsonalekin bat egiteko, eta ekintzaren uzte goiztiarra eragiten dute.

Errugbi ez profesionalari Euskadi, Nafarroa eta Aquitaniaren elkarketak eskaintzen dioten ekintza eremu berriak, egungo modeloaren mehatxuak gaindizea ahalbidetzen du eta bizigarria da osatzen duten agenteentzat eta gure errugbiarentzat garapenerko aukera bat da.

IKUSPEGIA

Euskal Errugbiarentzat, mugazgaindiko ekintza eremu berria duen proiektu honen helburua, hiru lurraldeetan praktikatzen den errugbi amateur-raren integrazio estrukturala da. Lorpen horretarako oinarriak hauek lirateke:

  1. ESTRUKTURA BATERATU BAT OSATU ERRUGBI AMATEURRA KUDEATZEKO, KATEGORIA BAXUENETIK, SENIOR KATEGORIA BITARTE.

  1. ERRUGBI AMATEURRAREN JARRAITZAILEEI ERANTZUN BAT EMATEKO MUGAZGAINDIKO TXAPELKETA ERREGULAR BAT ERATZEA: KLUBAK, KIROLARIAK, ERAKUNDEAK, PUBLIKOA.

HELBURUAK

  1. EUSKAL ERRUGBIAREN INDARTZEA: HEGOALDEKO ARDATZA + IPARRALDE

Euskal Errugbiaren ekintza eremua zabaldu, mugazgaindiko identitate berri bat esleituz. Ekintza eremu berri honek eta elkarlanak, positiboki eragingo dio hiru lurraldeetako errugbiaren garapenari.

  1. ERREKURTSO GEHIAGO EUSKAL ERRUGBIARENTZAT

Euskal Errugbiaren garapenerako lagunduko duten errekurtsoak handiagotu.

  1. ERRUGBIAREN BALORE ETA INTERES SOZIALA HANDIAGOTU

Batez ere hegoaldean, errugbiarekiko interesa sustatu, modalitateko baita bere kulturaren ezaguera handiagotu eta lurralde honetan hautemandako errugbiaren sarrerarako oztopoak gainditu.

  1. AQUITANIA BERRIA – EUSKADI – NAFARROA ARDATZAREN SENDOTZEAN LAGUNDU.

Kirola orokorrean eta errugbia bereziki, miatu gabeko eremua da AECT Euroregion Aquitania Berria – Euskadi – Nafarroa- ri loturik dauden helburuen lorpenerako.

ENTITATE SORTZAILEAK

Aipaturiko hiru erakundeak osatzen dute proiektua: Euskadiko Errugbi Federazioa, Nafarroako Errugbi Federazioa eta 64 Errugbiko Departamentu Batzordea.

EUSKADIKO ERRUGBI FEDERAZIOA, Kirol materian bere betekizunetarako, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzako, baina orokorrean administrazioak delegaturiko funtzio publikoak betetzen dituen entitate pribatu bat da. Entitate honek, EAE-ko errugbiaren antolakuntza, kudeaketa eta promozioa hartzen ditu bere gain, zeina 16 klub eta 1.500 kirolari inguruk osatzen duten, tekniko eta epaileez gain.

NAFARROAKO ERRUGBI FEDERAZIOA, Kirol materiaren betekizunetarako administrazioak delegaturiko funtzio publikoak betetzen dituen entitate pribatua da, kasu honetan errugbiaren sustapen eta garapenean Nafarroako Foru Aldundian. Haien hainbat Kirol ekintza EEF-aren eremuan izaten dira.

64 ERRUGBI DEPARTAMENTU BATZORDEA. Pirineo Atlantikoko (Cote Basque eta Bearn) Errugbiaren promozio, gestio eta antolakuntzaz arduratzen den Errugbi Frantsesaren Federazioko delegazio bat da. Errugbiko 62 klubez dago osatuta.

Hiru entitateak, gaur egun arte, kontsideratu ez dena eta, mugako kokalekua eta gertutasun geografikoak, elkarrekin gestio bat egitea ahalbidetzen dietela kontsideratu dute, zeina modalitatearen garapenerako aprobetxatu behar den. Horregatik, euskal errugbirako mugazgaindiko ekintza eremu berri bat ezartzea erabaki dute proiektu hau aurrera eramanaz.