IKUSPEGIA

Euskal Errugbiarentzat, mugazgaindiko ekintza eremu berria duen proiektu honen helburua, hiru lurraldeetan praktikatzen den errugbi amateur-raren integrazio estrukturala da. Lorpen horretarako oinarriak hauek lirateke:

  1. ESTRUKTURA BATERATU BAT OSATU ERRUGBI AMATEURRA KUDEATZEKO, KATEGORIA BAXUENETIK, SENIOR KATEGORIA BITARTE.

  2. ERRUGBI AMATEURRAREN JARRAITZAILEEI ERANTZUN BAT EMATEKO MUGAZGAINDIKO TXAPELKETA ERREGULAR BAT ERATZEA: KLUBAK, KIROLARIAK, ERAKUNDEAK, PUBLIKOA.