Getxo, Anglet eta Biarritz, lehia erabakigarriak Hernani, Bera Bera eta Ordiziaren aurka. – EBRC

Donostia.- Euro Basque Rugby Challenge-ko lehenengo edizioa, Biarritzen egon zen G-7ko bileraren ondorioz, beste hainbat Kirol ekintza bezala, bigarren jardunaldia bertan behera utzi behar izatearen ondoren, datorren asteburuan txapelketako bigarren jardunaldia jasoko du, hiru partidarekin. A taldearen barne, Getxok Hernaniren aurka jokatuko du, larunbatean 31, 16:00tan Faduran. B taldean bi topaketa izango dira. Bera Berak, Angletera bidaiatuko du, bertako hamabostekoaren aurka jokatzeko larunbata 31-an ere 16:00tan, Biarritz Olympique-k Aguileran Ordizia jasoko duen bitartean, ostiral honetan 21:00tan.
Gogorarazi behar da ere, lehenengo jardunaldian Aviron Bayonnais eta Hernanik jokatu zutela, non lehenengoak irabazi zuten 19-33, hernaniko zelaiara gerturatu ziren zaletuentzat nahiko entretenigarria izan zen partidu batean.
Jardunaldi honetan emango dren emaitzak erabakigarriak izango dira, Euro Basque Rugby challenge-ko finaleko bi taldeak ezagutzeko, irailaren 7an larunbata, Altamiran (Ordizia), 12:00tan jokatuko dena.
Getxo, igo nahi duen talde historiko bat.
Euskal errugbiaren zentro garrantzitsuenetariko bat, Getxo, errugbi nazionaleko Ohorezko mailara igotzeaz gertu ibili zen, non bere habitat naturala izan den betidanik, aurreko denboraldian, baina hau lortzetik gertu geratu ziren. Hernaniren aurka jokatuko du, parekatuta antzematen den partidu batean.
Alberto Zueldia da Bizkaiko klubaren lehendakaria: “Abuztuaren 1-etik gabiltza entrenatzen. Lehengo urtean geneuzkan etxeko jokalari guztiak jarraitzen dute, beste urte beteko esperientzia izango dutenak, eta horrek lehiakorragoak izatea eragingo die. Viteri anaiak, Gontzal edo Aitor Lasa beste batzuen artean, hazten jarraitu behar dute”. Azaltzen du Albertok.
Taldea honakoak osatuko dute, bost “jokalari profesional, Fede Fontana eta Leonardo Buelas, bi pilier eta zortzi zenbaki bat, Barin, lehengo urtean Ohorezko B mailako ligan puntuazio gehien lortu zuena. Geneukan aurrelariak eta zortzi zenbakiak egin zuten posible lorpen hori. Zelanda berriko bi anai ere etorriko dira, hiru laurdeneko lerroan jokatzeko”. Kanpoko jokalari gehiago iritsiko zaizkie, hala nola, “20 urte azpiko, bere herrialdeko selekzioarekin internaionala izan den Uruguayko bat, Francisco Martiriena, Leioan sukaldaritza ikasten ari dena. Ikasi edo lan egitera etortzen den jendea da eta errugbian jokatu nahi duena. Ezaugarri horietako hainbat jokalari izango ditugu”.
Getxoko Kirol zuendaria, taldeko jokalari ohia da, Asier Basterretxea, eta klub guztiaren ideia “Ohorezko maila-ra igotzea da, hori bait da gure ustez egokitzen zaigun lekua, nahiz eta horrela pentsatzen dugun bakarrak ez izan. Ez da erraza izango”.
Hernani – At. San Sebastian, berreraikitzera.
Ezin izan zuen estreinaldi hobe bat izan Euro Basque Rugby Challenge honek Landaren, Aviron Bayonnais-ek partidua irabazi arren. Hernanik erabateko partida egin zuen bere denboraldiko estreinaldian, talde gazte eta motibatu baten aurka. Patrick Polidoriren taldeak dauzkan baja garrantzitsuez gain, zelaian komodoago egongo zirela uste zuten Iparraldeko taldeari egin zioten aurre, non hauek aurreko denboralditik zeuzkan jokalari batzuk eta azpiko kategorietatik iritsi direnak hainbat fitxajerekin osatu zuten taldea.
Getxoren aurkako topaketa, faduran, garrantzitsua izango da izan ere dexente elkartzen dira bai jokalari baita txapelketako mailan ere.
Gogoratu behar da, lehengo urtean espainiako errugbiko ohorezko mailan titularrak ziren zortzi jokalari mantentzen dituztela, baina Igor Genua galdu dutela, errugbia uztearen ondorioz, eta Xabi Garmendia, denbora luzerako dagoela lesionaturik. Tegnisier anaiak Frantziak dabiltza talde bila. Garmendia anaiak, Iraitz-ek utzi egingo du eta Oier lesionaturik dago. Haien bi gazte hoberenetarikoak, Jon Ander Puerta eta Eric Goñi Espainiako Federazioarekin egongo dira kontzentraturik errugbi zazpi-rako.
Hernanik harrobiko jokalariengatik apostu egiten jarraitzen du eta Atletico San Sebastianekin daukan lotura horrek, lehiakorragoak izateko jokalarien abanikoa zabaltzea ahalbidetzen diete.
Anglet, 600 jokalariko proiektu bat.
Anglet eta Bera Berak, lehenengoen alde dagoen ezberdintasun  nabari bat dagoen partidua jokatuko dute. Angleteko entrenatzaileak, Federal 1-en diharduena, Eric Balhadare, mugako bi aldeetan oso ondo ezagutu du errugbia.
Duela urte batzuk entrenatu zuen Bera Bera, Jean Philippe Bidart-ekin. Talde gazte bat zuzentzen du, lehenengo taldera iritsi daitezkeenak, hau da, errugbi frantseseko profesionalen hirugarren kategoria.
600 jokalari baino gehiagoko oinarri zabal batekin, partidua oso serio hartzen dute, finala bilatzeko intentzioarekin. Hasiera batean, nagusi dira, Hegoaldeko gainontzeko hamabostekoak bezala, oraindik eratzen ari den Bera Bera baten aurrean.
Bera Bera, lehiatzera.
Donostiako taldeak berriro jokatuko du errugbi nazionaleko Ohorezko B mailan, gehiengo formakuntza euskalduna izango duen maila bat. Atzerriko jokalarien gehitze masiboak, min handia egiten dio euskal errugbiko hamabosteko askori. Ikasketak, kideen lana, eta atzerritarren fitxaje eza dira, taldea etxeko jendearekin osatu nahi duen taldearen filosofía, oraingoz behintzat, abentura ekonomikoetan sartu baino nahiago dutena.
Iñigo Imaz, donostiarren aurrelarien entrenatzailea, taldea aurrera daramana Gorka Bueno-rekin, oso talde gaztea daramate. Kanpoan zeuden jokalari batzuk berreskuratuko dituzte, adibidez Alex Akarreta (Cisneros), Espainiarekin 7 jokatuko duena, Simon Setien (La Unica), Unai Bayon edo Koldo Barandiaran. La Coruña-n jokatzen duen Kamerungo pilier bat ere fitxatu dute, Ives Tepse. Lehengo urtetik, zortzi zenbakia galtzen dute, Simi Junior, baina Millar galestarra mantentzen dute.
Jubenilen talde ona daukate, lehengo urtean Espainiako azpi txapeldunak izan zirenak, baita Euskadin ere. Anglet ez da haien momentuko egoera fisiko eta teknikoa neurtzeko aukari onena, baina hau da aurre egin beharko dioten aurkaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude