ENTITATE SORTZAILEAK

Aipaturiko hiru erakundeak osatzen dute proiektua: Euskadiko Errugbi Federazioa, Nafarroako Errugbi Federazioa eta 64 Errugbiko Departamentu Batzordea.

EUSKADIKO ERRUGBI FEDERAZIOA, Kirol materian bere betekizunetarako, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzako, baina orokorrean administrazioak delegaturiko funtzio publikoak betetzen dituen entitate pribatu bat da. Entitate honek, EAE-ko errugbiaren antolakuntza, kudeaketa eta promozioa hartzen ditu bere gain, zeina 16 klub eta 1.500 kirolari inguruk osatzen duten, tekniko eta epaileez gain.

NAFARROAKO ERRUGBI FEDERAZIOA, Kirol materiaren betekizunetarako administrazioak delegaturiko funtzio publikoak betetzen dituen entitate pribatua da, kasu honetan errugbiaren sustapen eta garapenean Nafarroako Foru Aldundian. Haien hainbat Kirol ekintza EEF-aren eremuan izaten dira.

64 ERRUGBI DEPARTAMENTU BATZORDEA. Pirineo Atlantikoko (Cote Basque eta Bearn) Errugbiaren promozio, gestio eta antolakuntzaz arduratzen den Errugbi Frantsesaren Federazioko delegazio bat da. Errugbiko 62 klubez dago osatuta.

Hiru entitateak, gaur egun arte, kontsideratu ez dena eta, mugako kokalekua eta gertutasun geografikoak, elkarrekin gestio bat egitea ahalbidetzen dietela kontsideratu dute, zeina modalitatearen garapenerako aprobetxatu behar den. Horregatik, euskal errugbirako mugazgaindiko ekintza eremu berri bat ezartzea erabaki dute proiektu hau aurrera eramanaz.